Guaixe Sakanako aldizkaria 2009

Guaixe Sakanako aldizkaria 2009

Antzerkia
Argazkilaritza
Arkitektura
Artea
Bertsolaritza
• Etorkizuneko bertsolariak
• Eneko Lazkoz Nafarroako B
• Oier Lakuntza eta Eneko L

 Bertsolaritza+rap-a=Bertsound system
 

Aurrera doa Altsasuko Kima Euskara Taldeak Nafarroako Bertsozale Elkartearen laguntzaz antolatu duen Bertsoberriz Altsasun zikloa. Bertso afariaren ondoren, ikuskizun berritzaile eta orijinala dakar zikloak: Bertsound systema. Altsasuko Gaztetxeak hartuko du emanaldia bihar, 19:00etan.

Euskal kulturaren adierazpide tradizionala da bertsolaritza, baina Ozeano zabalaren beste aldeko lagun berriarekin dator oraingoan: Amerikako Estatu Batuetako auzo beltz txiroetan sortutako hip-hop mugimenduaren adierazpideekin (rapa edo break dantza) eta Jamaikako reggaearekin. Jatorri ezberdinak izanda ere, oinarri komuna dute bi adierazpen kulturalek: inprobisazioa. Iñaki Viñaspre bertsolariak, Maisha Mc eta 121 Krew rap abeslari euskaldunak, Aritz Sound System disko-jartzaileak eta break dantzariak bat eginen dute Bertsound systeman. Horien aurretik, Altsasuko hip-hop taldea igoko da gaztetxeko agertokira. Ikuskizuna ziurtatuta dago, bi euroren truke.